XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


6. Pilota askotarikoa eta anitza dela ulertaraztea (espezialitate desberdinak).
7. Elkarrekin parte-hartzeko diseinu bat sortzea eta esperientzia horrek pilota-iharduera osoan iraun dezan saiatzea (ez noizean behin).
8. Partiduetan haurrek hartzen dute parte, ez helduek (haur pilotariak jokatzen du, inola ere ez monitoreak edo gurasoek).

LABURPENA: Iharduera ororen helburuek oso argiak izan behar dute, bai entrenatzaile-monitore zeregina betetzen duen pertsonarentzat, bai antolakuntza-egiturako zuzendarientzat.

Planteamendu garbi eta amankomun bat ez edukitzeak, gerora jotako uso baten antzera gelditzera bultzatzen gaitu askotan.

PILOTA AISIALDIAN EDO DENBORA LIBREAN

ZEINTZUK DIRA PREMIA NAGUSIAK

Pilotak azkenaldi honetan bizi izandako booma kontuan izanik, hutsune ikaragarria atzeman genezake aisialdia aztertzerakoan.

Egoera honi buruzko lehen gogoeta eginez, betidanik pilota gure gizartean inolako norabide, programazio edo pertsonal espezializaturik gabe garatzen zela aipatu behar dugu.

Gaur egun, pilotaren ihardueraren barruan Administrazio publikoak, beren iharduera-programen barne, biztanleriaren sektore gehienentzako zerbitzuak eskaintzen ari dira;

baina bada sektore handi bat hutsune nabarmena duena:

35 urtetik 60 urtera bitarteko gizon-emakumezkoak.

Gizarte-talde honen ezaugarriak:

a) Burutzen dituzten iharduera fisiko gehienak iharduera libre eta bat-batekoen barnean sartuko lirateke, eta adiskide eta familia inguruan egin ohi dituzte (mendia...) (...)